| Ongi etorri Zaraitzuko Ibaxera |
|
Nafar Pirinioaren bihotz-bihotzean kokatua, Zaraitzuko Ibaxa naturaz gozatzeko aukera paregabea da. Paisaien ikuspegitik, alde handiko bailara da Zaraitzu. Hala, kilometro gutxitan Iparreko izei-padagi hostotsu bezain zabaletatik Ibaxaren Hegoaldea babesten duten arroil ikusgarrietara pasako gara. Iratiko Oihana izugarria da bere baitan, eta ikuskikuzun paregabea eskaintzen du urte osoan zehar. Zaraitzu arkitektura ederki gorde duen ibaxa da, artea eta historia bat egiten duten lekua. Dantzak, usadioak edota gastronomia bisitariak aurkituko duen aukera kulturala zabaltzera datoz. Hurbil zaitez gugana eta deskubritu ezazu Zaraitzu bere xarma guztiarekin. |