Sartze

Iparraldean Espartzako dermioarekin, ekialdean Bidankoze eta Igarirekin, hegoaldean Gorzarekin eta mendebaldean Gorzarekin muga egiten du. Ekialdeko eta mendebaldeko mendietan izan ezik, non pagadiak eta hariztiak aurki baitzitezke, oihandarraren lur gehiena lerrak hartzen du.

Ekonomia

Sektore ekonomikoen eskaintza portzentaiak horrelakoak dira: lehen sektorea: %37; bigarren sektorea: %50; hirugarren sektorea: %13.

Historia

Zaraitzuko Ibaxaren administrazioaren parte izan zen unitate bezala bizi iraun zuen bitartean (1.835-45eko berrikuntzak arte). Ordurarte hiria Ibaxeko alkateak, hiriko alkateak eta bere agindariek gobernatzen zuten. Berrikuntzekin Sartze, Ibiltzietarekin batera, udaletxe bereizi bat izatera pasatu zen eta udal-arau arruntarekin gobernatua izan zen.

Artea

San Martinaren parrokia (1.200. urtea gutxi gora behera) Ibaxaren zaharrena da. Ponte kaperaren barnekaldean ertz askotako garbitasun oihal batez eta polikromia primitiboa gordetzen duen XII mendeko erretaulatxo romanistaz osatuta dagoen XIV mendeko gurutzifika gotiko bat dauka.
Argiloaineko Ama Birjinaren baseliza. Tailu erromaniko bat gordetzen da bertan. Baselizaren arkitektura interesgarria da.
Labariren Arkupea.
Arkitektura zibila eklektikoa da. Mendi atlantiarretako eta hegoaldeagoko eraikinen adibideak ditu.

Jai eta erromeriak

PATRON JAIAK: abuztuko bigarren hamabostaldiko lehenengo igandea.
PATRON: Azaroaren 11an.
ERROMERIAK: uztailaren 2an eta maiatzaren 16an Argiloainera.

Zerbitzuak

Autobus zerbitzua, osasun-etxea.

Etorri Zaraitzura