Kultura eta usadioak

Janzkera, almadiak, transhumantzia,  espartingileak, dantzak, euskara, gastronomia, elezaharrak

Janzkera

Oraindik ere mantentzen du Zaraitzuko Ibaxak ohiturak laga dion janzkera aberatsa. Egun jai egunetan ikusten ahal dira horrelako batzuk.
Ezkondutako gizonak belaunen azpian lotutako zirrikiturik gabeko praka beltza jazten du. Punta makurtua duten zekor zapata beltzak jartzen ditu. Gerrian, artilezko gerriko estu morea, beltza edo urdina.
Oihal beltzez egindako leporik gabeko baina papardun jaka motza, zeinetan aipatzekoak diren ukondoetakoak eta mahukaburuetako botoi ilarak, bi poltsikodun eta eskote karratudun gerrontze beltz batez osatzen du. Alkondara txuria da. Janzkera kopa biribila duen eta goruntz begira dauden hegal luzeak dituen txano beltz batek osatzen du, kopa inguratzen duen arraso beltzeko zinta duena.

Ezkongai gaztea ezkonduaren antzera jazten da, zapaten bolatxoen kolorea gorria izanik, eta ez beltza. Gerrontzeak kolore biziak eta papar txikiak ditu, bizkarraldea beltza badu ere. Gainean oihal granateko txamarreta jazten du, bi poltsiko dituena. Ez du ez leporik ez paparrik ere.
Ibaxaren Batzordeko agintaria gizon ezkondua legez jazten da, agintea aditzera emateko sorbalden gainean lauki itxurako farfailez egindako balona txuria badu ere. Batzordeko presidenteak beste garai batzuetan bularretan jarritako banda haragitu bat erakusten zuen eta punta bat zuen lantza bat zeraman.
Artzainak auntz larruzko bizkarrekoa gordetzen du soilik, bularrei gurutzaturiko hede fin batzuk lotua dagoena. Egun aintzinean ez bezala txapela buruan dabiltza.
Hala ere, adineko emakumeak eta alargunak dira ohiturako janzkerak gordetzen dituztenen artean ugarienak. Tolesdurak dituzten eta orkatiletaraino iristen diren bi gonazpiko edo bi gona beltzez jazten da, alde batean jaka motzaren gainean lotuak. Jaka beltza da eta mahuka estuak ditu. Andreen galtzerdiak beltzak dira eta oinetakoak gizonenen antzerakoak. Ilean dituzten bi txirikordak zintamuskoak lotzen ditu. Elizara joateko oihal beltzez estaltzen dute burua, nafar mendietan ohitura den legez.

Almadien igarotzea zaraitzuar ibaietatik

Armada Errealak eta bere itsasuntzien zenbakia ugaritzeko beharrak XVIII mendean ondoko ibaietan zuraren garraioari lagundu zion:

  • Irati ibaia, Urtxuria eta Urbeltza ibaien loturak sortzen duena, Kakolla errekastoaren konfluentzian bere ibilbidea amaitzen duena eta Irunberrin Aezkoako bailara zeharkatuta Zaraitzu ibaiaren urak jasotzen dituena.
  • Anduña eta Zatoia ibaiak, Otsagabian batuta Zaldaña eta Jabros errekastoen urak jasotzen dituen Zaraitzu ibaiaren jaiotzeari bide ematen diotenak. Zaraitzu ibaiak Nabaskotzeko Almiradioaren harana zeharkatzen du Irunberriko Arroilera Irati ibaiarekin batera iritsi artean. Irati izenpean urek Zangotzarako bidea hartzen dute Aragoi ibaian isuritzeko.

Ur trafikoa markatuak, moztuak eta amildegira eramanak ziren pinuek osatzen zuten. Gero ibaiaren indarrak zura Otsagabiara, Anduña ibaiaren urbazterretan zeuden ibai-hondartzetaraino, Ibiltzietara Zaldaña errekastoraino eta Gorzara Jabroseko errekastoraino herrestan eramaten zuen, Zaraitzun “atadero” legez ezagutzen direnak. Honako lekuetan heldu gabeko urritzen adarrekin lotutako zuhaitzez almadiak prestatzen ziren. Almadien gidariak almadiero legez ezagutzen ziren. Hauek orokorrean beren oihanetako edota partikularrei erositako zura garraiatzen zuten. Almadiak osatzen zituzten enborrak, ondo lotuak, behin arraunak eta “el ropero” barnean daudelarik muntaia amaitu ondoren uretaratuak ziren edota “aguar la madera” delakoa egiten zen, Zaraitzu ibaietik bide luzea hasiz, Zangotzaraino Irati ibaiera igaroz. Zangotza pasata almadiak Aragoin sartzen ziren (Ebroren isurkina); behin Ebron almadiak Zaragozara edo Tortosara joaten ziren. Nafar almadieroek ez zute zubiak edo presak erabiltzeagatik ordainketarik egiten garraitzen zituzten zurak beraienak edo Ibaxarenak izanez gero.

Trashumantzia

Aintzinatik Nafarroako Bardeak Zaraitzu eta Erronkariko bailaretako artaldeentzat negua emateko gunerik garrantzitsuena izan dira.Neguan azienda eramateko leku ezin hobea da, beti belarra eta ura baitago. Nafarroako ekialdeko Mendietan larrak udaberri elurtuar hastean estaltzen dira, artaldeak lur epelagoak bilatzera behartuz, ia beti egun batzuetako distantziara daudenak.
Horrela bada, belaunaldiz belaunaldi ehundaka gizon, ehundaka zaraitzuar, lekuz aldatzen diren artzainak iparretik hegora Nafar lurrak zeharkatu dituzte. Beren bizitza etxea eta familia Erribera eta Mendiaren artean banatzen duten gizonak dira.
Jeitsiera iraileko azken egunetan hasten da, ardiak erditzen hasi baino lehen.
Gaur egun Ilunberrirako bi abelbide daude.

  • Bata Andoaindik
  • eta bestea Aretako atakatik. Hauek igaro ondoren Aibarretik igarotzen da eta Erronkaritarren Abelbideari batzen zaio Kasedan.

Bardeetarako sarrera irailaren 18an egiten da.
Artzain guztiak sartzen dira batera Bardeetako haranetara. Denak eta egun berean, Juan de Labritek duela bostehun urte baino gehiago esango zuenez, abeltzantzak mendeetan zehar izan zituen pibilejioak zirela eta nekazariak babesteko egin zituen ordenantzetan.
Momentu horretatik aurrera bizitza berria hasten da, Bardeetakoa. Urmahel txikien inguruan dauden etxolak hainbat artzain dotzenek konpartituko dituzte. Orduan mendiaren berde kolorea eta sendiaren harrizko etxearen berotasuna gogoratuko dute. Etxera itzultzeko hilabete asko falta dira. Bitartean Bardeak hartuko ditu zaraitzuar hauek.

Apretagileak

1860tik Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Hecho Ibaxetako neskato askok Maulera bidaiatzen zuten apretaren boladan lan egitera. Lan gogorra zen. Urtetik urtera udazkenetik udaberrira lan egiten zuten, hori dela eta “enarak” izenez ezagutzen zitzaien.
Apretaren azokak Mauleko ekonomian bolada oso bat markatu zuen, eta haran hauetako migrazioak hiriaren populazio hazkundea suposatu zuen. Apretagile batzuk 14 urterekin joaten ziren lan egitera. Normala den bezala, beren adinari buruz gezurtzen zuten.
Maulera iristean etxe berdinetan bizitzen ziren normalean, eta etxejabeei lo egiteagatik eta jateagatik ordaintzen zieten. Guztiek konpartitzen zuten lehen platera, bigarrena beraiek erosi beharra zuten. Euskaraz edo frantsesez hitz egiten zuten bertakoekin.
Lantegietan bakoitzak lan bat zeukan. Batzuk oihala josten zuten, beste batzuk soka jartzen zuten, etab. Bizi izan zuenak batzuetan egunean zehar egindako esfortzua zela eta zuten besoko minez lorik egin ezin zutela dio.
Asteburuetan jai zeukaten.
Maulen zeuden bitartean enaretako batzuk beren gurasoek bisitatzen zituzten. Ongi hartuak ziren bisita hauek Maulerako bide luzea ezagutu eta gero.
Ekainean itzultzen ziren etxera, jantziz eta ilusioz beterik.
Alpargateren inguruan ez ohizko gertakariak jazo dira. Eaurtar batek zera dio:
“Behin nesketariko batzuk eguberriak igarotzera itzultzea erabaki zuten, baina ez ziren Eaurtara iritsi ezta Maulera itzuli ere. Handik atera ziren eta hona ez ziren iritsi. Abodi mendizerra elur jasa bat duelarik zeharkatu ezineko muga fisikoa da. Udaberrian izan zen, elurra urtzean, Paso Anchon eskutik helduta zeudela hilda aurkitu zituztenean.”‘

Usadioak

Ogi bedeinkatua

Ogi bedeinkatuaren tradizioa, Zaraitzun tradizio oroitezgarria da, egun Ibaxeko herri batzuetan bizirik jarraitzen duena (Otsagabia, Espartza, Eaurta, Ezkaroze, Orontze…)
Igandero familia batek txirrindolatan zatitutako ogia mezetara eramaten du. Ogia astero herriko familia baten etxean dagoen zurezko oraska batean eramaten da. Ogia mezaren kontsakrazioan bedeinkatzen da eta ondoren fededun guztien artean banatzen da.
Duela urte gutxi arte Otsagabian gizonen artean soilik banatzen zen ogia, baina erabaki munizipal bati esker gaur egun emakumeen artean ere banatzen da.
Ogiaren sagaratuaren ondoren zaraitzuarrek ekintzarekin zerikusia duen kanta bat abesten dute.
Ohitura da ogi honen zati bat etxetara eramatea. Eskaintzaren unean, “honekin bakea eta urte guztirako ogia izan ezazu” esaten zen.

Hildakoen argia

Zaraitzuko herrietan duela gutxira arte iraun duen tradizioa.
Zaraitzuar baten hileta elizkizunen egunean, familiak elizaren albo batean maindire txuri bat jartzen zuen. Honen gainean argizaiola handi eta txikiak jartzen ziren.
Argizaiolak oihal beltz -hildakoa nagusia izatekotan- edo txuri -hildakoa haurra izatekotan- batek inguratzen dituen egur puskak dira, zeinetan argizari kordoia inguratzen zen.
Hiletaren hurrengo urtean familiako kide batek egunero mezatara argizari txikia eraman beharra izaten zuen. “Gantzuketa Saindu”aren momentuan etxetarrik gertuenek argizari edo hildakoen argia eraman beharra izaten zuten.

Dantzak

Otsagabiako dantzak

Zaraitzuarren belaunaldi aunitzek gordetzen jakin duten bitxi handiaren jabe da piriniotako Nafarroa: Otsagabiako dantzak. Honakoa lau makil dantzek, pañoludantza batek eta jota batek osatzen dute. Zortzi dantzanteek, Bobo delakoa aurrean dutelarik, irailaren 8ro sinbolismoz beteriko liturgia bat ospatzen dute Muskildako Birjinaren baselizaren aurrean. Birjinaren Natibitateak bornatzen ditu dantzak. 7. Egunean, taldeko kideek zaraitzuarren jantzi zibila soinean dutelarik, beren protokolo eginbeharra hasten dute Patronatuko Etxezainaren etxea bisitatuz, Salbea abesten den elizara Etxezaina eta Udaletxea lagunduz. Dantza eta kalejira guztiak dantzatzen diren ospakizun honetan, hurrengo egunerako prestakizun zentzu antzekoa nabaritzen da.
Lau makil-dantzek “Enperador“, “Katxutxa“, “Danza” eta “Modorro“, zapi-dantzak “el Pañuelo” eta izenak berak dioenez “Jota” izena dute Otsagabiako koreografiek. Aipatutako “Kalejira” batu behar zaio.
Dantza hauek oroitezgarria den garaitik gordetzen dira eta gau egunerarte iraun dute.Muskildaren aurrean zortzi dantzanteek eta Boboak dantzatu zuteneko lehen dokumentua 1.695ekoa da.
Egun nafarroako folklorearen dantzarik esanguratsuenen artean daude.

Axuri Beltza. Jaurrietako dantza

Jaurrieta dantza edo “Axuri Beltza” bertako musika batentzako egin zen dantza-laketze bat da. Musikaren data ez da ziurra, baina gaur egun hitz berdinekin gordetzen da Abestiaren letrak honakoa dio:
“Axuri beltza ona duk bainan xuria berriz obea, dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira (…)”.
Emakume dantza legez geratu da, beraiek izanda zirkuluan dantzatzen duten bitartean abesten dutenak. Zaraitzuarren janzkera propioz dantzatzen da.

Euskara

Zaraitzuko Ibaxaren euskalkia da. Bonaparte printze eta hizkuntzariaren sailkapenean, zaraitzuarra behe nafarroako ekialdekoaren aldakitzat hartzen du, Luzaideko euskara legez. Hala ere, nortasun propioa izanik, behar bada euskalki independientetzat jo liteke. Aldaki hau hitz egiten duenik badago, baina jada ez dago ahozko transmisiorik.

Gastronomia

Pirinioetako gainontzeko ibaxek bezalaxe Zaraitzuk ohiturako gastronomia onez gozatzen du. Amuarraina, prestakuntza desberdinen arabera, ardi eta behi haragia eta gazta, zaraitzuarren mahaiean platerik esanguratsuenak dira. Pirinioen alde honetan babarrunak eta menestrak edozein menuren sarrera gomendagarrienak dira.
Basurdea, artzain ogi mamiak -beren ogi eta zihoko prestapenean artzainak adituak diralarik-, arkume sahietsak eta Ibaxeko bertako ziza eta onddoak mahai zaraitzuarraren beste espezialitate batzuk dira.

Onddoak

Pirinioetan onddo mota asko biltzen da: beltza , robelloia, urriziza, illarraka, perretxikoa, zizaori, txanpiñoia, etabar. Gehien ezagututzen direnak beltza eta robelloia dira. Lehen klasearen barruan bi eredu desberdintzen dira: beltza (aereus eta pinicola) eta txuri ( estivalis eta edulis). Beltza udazken eta neguan ateratzen da harizti eta pagoeetan.
Robelloia soilik udazkenean ateratzen da eta pinudietan.
Zonalde honetan onddoak biltzea oso zabaldua dago. Zaraitzuko Ibaxean Itzalle, Espartza, Igari, Otsagabia eta Ezkaroze dira udalerririk onddozaleenak.
Onddoak biltzearen ohitura ez da oso zaharra, gutxi gora behera berrogeita hamar urte baititu. Onddoak pinudi gazteetan ateratzen dira, eta zelaiak lantzeari uztearekin batera pinudiak zabaldu eta onddoak agertzen dira.
Lehen mendira zaldieriekin zihoazen eta irabazia zamaren arabera kalkulatzen zen. Onddo karga bat gutxi gora behera 150 kiloren berdina zen. Mendira aitonak, aita eta amak eta baita umeak ere joaten ziren. Egun onddoak biltzeko era aldatu egin da, profesionaldu dela esan daiteke.

Onddo eta ganbaz beteriko volovanak:

Osagaiak:
500 gr. onddo
500 gr. ezkira
10 ojaldre volovan
2 gurin goilarakada arras
bechamel katilukada 1
esnegain edalontzi bat
biperrauts txuria
perrexil txikitua, olioa eta gatza

Ezkirak egosi eta txikitzen dira. Onddoak garbitu eta txikitzen dira. Zartagi batean olioa eta gurina jarri, onddoak gehitu eta lehortu arte uzten dira. Bechamela eta esnegaina gehitzen dira. Ezkirak, gatza, biperrauts txuria eta perrexila gehitzen dira minutu batzutan irakiten utziz, eta erreserbatzen da. Volovanak bete eta lehenagotik berotzen jarri dugun labean sartzen dira. Oso bero zerbitzatu.

(Auñamendi Jatetxea. Otsagabia)

Elezaharrak

Sorginkeria

Arraroa dirudi fantastikotzat, imaginariotzat eta irrealtzat hartzen dugun mundu batek garai jakin batzuetan errealitate eraginkorra izan duenik, eta Artxiboetan gordetzen diren eta desobitzen dihoazen bibliografia zabal baten eta eskuizkribu prozesu luzeen ama izan denik pentsatzea.
Argi dago nohizbehinka sorgindar psikosia gorbizten direla, 1539eko kasua izan daiteeelarik adibide, jarraian kontatu behar duguna.
Aipatutako datan pertsona aunitz salatuak izan ziren, haien artean Lope de Esparza delakoa, Ibaxeko alkatea zena, kapare familia zahar eta printzipala zuena. Badirudi bere aita jada Calahorrako Inkisizioak prozesatu zuela.
Hauzakideen ustetan semeak aitarengandik heredentzia anitza ei zuen. Egia esan makil eta guzti eskualdeko aztiek enparantza publikoetan eta larrainetan astelehen, asteazken eta ostiraletan zituzten udaletxetara joateagatik hauzitara eraman zuten.

Beste salaketa batzuk sakramentuak ez jasotzearenak ziren eta kreaturen sakrifizoetan tartean sartzea zen eta aldakirik gabe prozesu hauetan errepikatzen diren deliktu gehiago. Esandako ekintzetan Otsagabiako lau sorginen laguntza zuen eta Espartzako, Itzaltzuko, Ezkarozeko eta Eaurtako (Catalina la Sororaren aberri famatua) beste batzurena.
Sorginik zaharrena Catalina Begieder delakoa zen, sorgin taldean umerik falta ez bazen ere, Fortunio Legaz bezalakoak, hamar urtekoa, bere aitak Jainkoaren eta Sainduen ukatzearen artean hasi zuena.

Ibaxeko alkateak presiditu behar zituen Ibaxeko Batzordeetara denboraldi batez ez joatearen eta zinegotzien edo beste edozeinen jai eta bileretan publikoki ez agertzearen iraina sofritu behar izan zuen, Leoz batxilergoak debekatu baitzion urte bat lehenago kasuari buruzko informazioak hasi zirenean.
Lope de Esparzak leporatzen zitzaizkion egite fantastikoei eman zien ihardespena sen oneko modeloa da. Hala ere, nahiz eta XVI mendean sorginkeria ekintzetan prozesatutako garrantzitsuena eta jakintsuena izan bazitekeen ere, bi hilabeteko herbesteratzeaz zigortuta izan zen.
Ibaxeko alkateaz gain, Pechiri Landa delakoa izan zen aztirik aipagarriena, zeinen izeba, ‘La Garrosa’, Ezkarozeko teilerian urkatu baitzuten, gau sektak bere batzorde famatuak egiteko aukeratutao lekuan. Gezurra badirudi ere, epaileek bederatzi eta hamaika urteko bi neskatoen aitorpenak kontutan hartu zituzten, gazteak izan arren sorginkerien misterio eta amarruak ongi ezagutzen zituztelako. Honakoa prozesu guztietan errepikatzen da aldaki gehiago edo gutxiagorekin.
1534 inguruan Zaraitzuko Ibax honetatik Licenciado Balanza ibili zen, Otsagabiako errementaria den Juan Sanzek dioenez. Esaten duenez Licenciado delakoa “justiciando contra las bruxas y bruxos que había en el dicho Valle” ibili zen. Badirudi gaixotasuna jasaten zutenentzat zein sorgin edo aztitzat hartuak zirenentzat arriskutsua izan zen izurrite bat egon zela. Izurrite hauek animoak askarazten zituen eta jendearen gainean haserreak pairarazten zituzten ikara zabaltzen zuten.
Gaiztakeria konjuratzeko bidea bilatzen zebiltzala iritzi askotan banatua zegoen batzarre bat zegoen. Fortunio Legaz delako batek, aztien aurka justizia eskatzen zutenen alde jarri zen, umore txarrez atereaz bileratik. Beste iritzi baten alde zeuden batzuk gaizki hartu zuten eta 1539an gorrotatutako sektaren parte izatea leporatu zioten. Adintxikiko hainbaten deklarazioak ezinbestekoak izan ziren. Adibidez, 11 urteko Catalina Lisonek, hala zioen:
“Tomó a esta desposante a cuestas Belza y la llevó a la plaza de Ochagavía, en la cual plaza vio esta desposante que andaban danzando al son que tañía una persona nagra que estaba ai, y que al son y chiflido de Martín Garro, bruxo, bailaron un rato”. Badaude berdina dioten beste batzuk ere.
Legazek zioenez ez zen bidezkoa zigorrik jartzea, aitonen semea baitzen, zaraitzuar guztiak legez, orokorrean. Azti edo “pozoñero” zenik ukatzen zuen, baita idiak edo kreaturak hiltzen zituenik ere.

Hasiera batean hiru urteko herbesteratzera zigortuta izan zen, nahiz eta geri hiru hilabetetara aldatu zuten.

Ledeako zubiaren kondaira

Abderraman errege mairuak Frantziarako bidean Nafarroa zeharkatu behar zuen. Don Sancho erregeak jakitean bere gizonak Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako ibaxetara bidali zituen borroka gauzatu zezaten.

Erronkaritarrak eta zaraitzuarrak agintariaren esanak betetzeko prest zeuden. Herrietako kanpaiak entzutean armak edo makilak edo igitaiak hartuta biltzen joan ziren Abderraman erasotzeko.
Mairuaren jendearen bila erronkaritarrak eta zaraitzuarrak joan ziren azkenik, haserre zihoazen etsaiak garaitzeko asmotan eta borroka Ladeako zubian gauzatu zen.
Mairuak nafarrak baino gehiago baziren ere, azken hauek irabazi zuten. Zaraitzuarrek Abderraman hil zuten, burua moztuz.
Saria Sanchori erakustea pentsatua zuten, pagamendua jasotzekotan.
Erronkaritarrek inbidiaz borroka larrerako bueltan gau batean buruari mihia moztu zioten.
Horrela bada, erregeak hartu zituenean erronkaritarrek meritua beraiena zela esan zuten, mihia frogatzat baitzeukaten. Eztabaida hasita erregeak baretu zuen bakoitzari harmarri bat emanez. Zaraitzuarrek harmarritzat arkume bat ahoan zuen otsoa eduki behar zuten eta erronkaritarrek beren maltzurkeria erakusten zuen axeri bat.

Itzaltzuko Gartxot koblakaria

Inork benetakoa den ez dakien historia Gartxot eta Mikelot (aita eta semea) ditu pertsonaiatzat, Itzalzuko bi bizilagun, kanturako zituzten gaitasunak bereizten zituztena.

Abodin artzain legez lan egiten zuen Gartxot Orreagako monjeek erromes gidatzat hartu zuten; Mikelot kantari handi batean bihurtzekoatan zebiltzan. Arazoa biek euskaraz Orreagako borrokari buruzko bertso batzuk abestu zituztenean hasi zen, ez baitziren fraideen gustukoak izan. Gartxot monastegitik kanporatzea erabaki zuten, bere semea indarrean bertan geldiaraziz, ez baitzuten bere lanturako gaitasuna desaprobetxatu nahi.
Denborak aurrera, Gartxot bere semea askatzera joan zen eta biak Itzaltzura itzuli ziren. Hala ere egun batzuren buruan bere bila joan ziren eta Gartxot eta eliz aginpideen artean eztabaida sutsua hasi zen. Mikelot eramaten zutenean, Gartxotek lurretik lokatz bola bat hartu zuen bere semearen ahora botaz, monjeek bere ahotsa goza ezin zezaten, eta gaztea itota hil zen.
“Itzaltzuko koblakaria”ri heriotz zigorra egokitu zitzaion. Hala ere, azkenean, kondena hamar urtez berak aukeratutako lekuan eraikiko zen gelaska batean guztiz isolatuta egotera murriztu zitzaion. Klilma gogorra egonda ere, Gartxotek Abodi aukeratu zuen. Diotenaren arabera, 1110eko negu hura historian egondako latzenetakoa izan zen. Apirilean, jada neguko hilabeterik hotzenak igarota, aginpideak presoaren egoera zein zen ikustera igo zirenean hilzorian aurkitu zuten. Denbora gutxi pasata hil egin zen.

Batzuek oraindik Gartxotek okupatu zuen gelaskaren arrastoak ikus daitezkeelakoan daude.

Muskildako Amabirjina

Pentoka baten tontorrean XIII mendeko Gure Andre Muskildakoaren basilika erromanikoa altxatzen da. Bere hormen artean XII mendean tailatutako Birjina gordetzen du, zaraitzuarrek gurtu eta maite dutena.
Santutegia urrundik ikus daiteke bere hormen txuritasuna dela eta. Eserita dagoen Birjinak eskuineko eskuan lore bat altxatzen du, ezkerrekoa bere belaunetan bedeikatzen eserita dagoen Haurraren sorbaldan jarrita duelarik.
Antzeko historietan bezala, honakoan zezen bat galdu zuen artzaintxo bat azaltzen da, haritz baten ondoan aurkitu zuena. Hurbiltzean, Amabirjinaren irudia ikusi zuen zuhaitzaren oinean. Bere eskuetan hartuta, utzi beharra izan zuen behiak zihoazelako, baina hurrengo egunean bere bila itzultzearen hitz eman zuen. Ikusmena biratzean irudia desagertua zegoela ikusi zuen.
Etxerako bueltan zezena berriz galdu zuen, baita leku berean irudia gurtzen aurkitu ere. Handik zebilen gizon batek irudia hartu zuela ikustean lapurtu izana leporatu zion. Otsagabiara eraman zuen eta logela batean itxi, Amabirjina herriko elizan utziz.
Hurrengo egunean ez Amabirjinaren irudia eta ezta umea ere ez zeuden lagatako lekuan. Ondorioz Birgina Ibaxen tronoratuatua izan zen eta artzaintxoa ermitau legez geratu zen, bere aisia harrizko tenplu bat eraikitzen erabiliz. Piztiaren sakutak harriz betetzen zituela diote haritzera bakarrik joaten utziz eta bera karga berria prestatzen gelditzen zela.
Egungo Muskildako eliza Antso Azkarrak egin zuen, baina zalantza barik lehengoko bat egon zen.
Frantses Iraultza gauzatzen ari zela irudia Leireko monastegira eraman zuten.
Muskildako Birjinarenganako gurtza handitzen joan da. Horra hor Carlos Lizarazu, turkiarren aurkako borrokan Muskildako Birjinari laguntza eskatu ziona. Bataila irabaztean Maltako zaldunen bandera basilikan utzi zuen.
Gurtza Zaraitzuko Ibaxan ere hazi egin zen. Mendirako erromesaldia urte batzuen buruan harriak eta eguraldi txarrak uztak txikitzean hasi zen, Birjinari laguntza eskatuta uztak probetxatu zirenean.

Etorri Zaraitzura