Artea eta kultura

Herri arkitektura, elizak, baselizak, zubiak

Zaraitzuk ondare arkitektoniko aberatsa dauka. Erdi Aroko elizak, ikuspegi ederretako baselizak… arkitektura erlijiosoaren adibiderik garbienak dira. Arlo honetan aipatzekoak dira ere Igariko hilarriak, oso ongi kontserbatzen direnak.

Honetaz gain, herrien egitura bera, etxeen kokapena, etxetzar zein jauregiak edota harrizko kaleak historian zehar izan diren gertakizunez mintza zaizkigu, herri paisaia ederrak osatuz.
Zaraitzu Ibaxak duen nortasun handiak eta, nolabait esanda ere, bere isolamenduak, antzinako ohiturak eta usadioak gordetzen lagundu dute. Trashumantzia, usadioak, dantzak, hizkera… Zaraitzu ongi ulertzeko ezagutu beharreko ondarea dira.

Jauregi-etxeak

Historia luze eta zahar baten lekuko, zenbait herrietan oraindik orain Erdi Aroko arkitekturaen adibide ederrak topatu daitezke. Hauexek dira Zaraitzun dauden etxetzar edo jauegietako batzuk:

  • Espartzako Jauregietxea.
  • Gorzako Jauregia. Jauregi hau Igariko monastegiaren menpe egon zen eta honekin batera Sancho Ramirez erregeak Leireko abatetxeari eman zion. Nahiko zaharra bazen ere, ez zen Erreinuaren nomina ofizialean agertzen. Hala ere, 1571.ean salbuespen epaitza erabaki zen Juan Fortun Martinez de Espronceda bere poseditzailearen onerako. 1574an Lope de Esparzari urtean 30.000 maravedi eman zitzaizkion erregearen esanetera egon zedin arma eta zaldi paratzaile legez. XVI mendean jauregiaren harmarria urrez eta gulesez troxatu zen.
  • Itzalle. Bere multzo arkitektoniko zibilean XV mendeko etxezar gotiko zahar bat gordetzen da.
  • Jaurrietako Armeria Jauregia. Erreinuko nomina ofizialean “Cabo de Armería” legez eta koartel eta barkamenekoetako ordainketatik at dauden solareen artean 1513ko diruzainaren roldean agertzen da. Bere edukitzailea, Eaurtako Juan Ibañez, 1518an urteko 15.000 maravediko laburpen mesede batekin saritua izan zen. Camara de Comptos-ek 1723an egindako erlazioan ere agertzen da; garai hartan Lizarazuko Don Martin zen jabea. Armeriako liburuan azaltzen denez, XVI mendeko harmarria urrez zabalduko arrano bat zen, guleseko zelaian
  • Otsagabiako Urrutia Jauregia. Cabo de Armería legez agertzen da Erreinuko nomina ofizialean eta 1513an diruzainak egindako koartelen rolde orube barkamenean. 1686an, jabego komuna izan eta bizilagunak kapare izateagatik etxe honi kuartelak zirela medio egokitzen zitzaiona ez ordaintzeagatik hasitako betepena esekitzea agindu zen. Horri buruzko auzi berriak egon ziren 1689 eta 1720an. Armeria liburuan ikusten denez, XVI mendean jauregi honen harmarria azurekoa zen eta zilarrezko buelta emandako hazkor bat zuen, urrezko izar batek lagundua, nahiz eta sarreran zenbait nahasketa egon.
  • Otsagabiako Iriarte Jauregia. Ofizialki Cabo de Armería Jauregia zen eta 1513z geroztik koartelen barkamena zuen. Juan de Iriarte bere poseditzailea 1575ean urteko 20.000 maravedien mesedearekin faboratua izan zen, 1606an izen bereko semeari emanen ziona, eta 1655ean Juan Francisco de Iriarte bere ilobari. 1723an Camara de Comptosak Madrilera eramandako erlazioan, Otsagabiako villa azaltzen da titulare bezala eta bere erregimentua udaletxera. Antzinako harmarria azurekoa eta zilarrezko buelta emandako hazkorrak osatzen zuen, urrezko hiru izarrek laguntzen zutena; ikus daitekeen moduan Urrutiako Jauregiaren oso antzekoa.
  • Otsagabiako Donamaria Jauregia. 1723an Martin Sebastian de Donamaria-ren esku zegoen eta 1782an Francisco Javier de Donamaria y San Juan-en esku.
  • Erripaldako Jauregia. Erreinuko nomina ofizialean Cabo de Armería legez eta 1513an koartelen orube barkatu bezala azaltzen da. 1621ean libratua izan zen, garaian Luis Erripaldakoa eta izen bereko bere seme oinordekoa jabe zirelarik. 1723an Camara de Comptosak egindako erlazioan Erripalda kondea, Esteban Joaquin Erripaldakoa, agertzen da poseditzaile bezala. 1745ean Joaquin Velaz de Medranok jarkitzea eskatu zuen, bere aurrekariaren onerako. Armeria Liburuak dioenez harmarria urrezkoa zen, hiru gules faxa eta azureko bi lislore zituena, hurrenez hurren lehenengo faxatik eta bigarrenetik jaiotzen zirenak. Arma hauek jauregiak XVI mendean ekartzen zituenak ziren.
  • Uskartze. Eraikin zibilen artean Erdi Aroan jauregi eran eraikitako bat aipatzekoa da, dorre sotila duena.
Zubiak

Zaraitzu Ibaxaren barna zubi asko ikus daitezke, estilo anitzetakoak.

  • San Andresen zubia (Espartza). Maiatzaldea izenez ere ezagutua. Herriko bi auzoak lotzen dituen 3 arkuko zubi erromaniko berritua.
  • Goiko zubia (Ezkaroze). Otsagabiarako errepidean kokatua, Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena.
  • Erdiko zubia (Ezkaroze). Jaurrietarako errepidean kokatua, Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena.
  • Gorzako zubia. Herriaren irteeran Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duen bi arkuterik osatzen duten zubia dago.
  • Erdi Aroko zubia (Ibiltzieta). Errotaldea izenez ezagutua, ortuetarako bidean kokatua dago eta piszina bat eratzen duen urtegi bat du Zaldaña errekastoan.
  • Otsagabiako zubia. Gaur egun harriz egindako zubi bakarra da, Anduña ibaia zeharkatzen duena. Garai batean ibai bera zeharkatzen zuten beste hiru zubi zeuden, baina ormigoi gapirioz berreraikiak izan ziren. 20 bat m-ko luzera eta 3,20 m-ko zabalera du. Zertxobait makurtuak dauden bi arku biribilez osatua dago, “carpanel” arkuaren antzekoak direnak, 8 m-ko argiekin. Tajamar bat du urgora.
Megalitoak

Zaraitzun badira hainbat hondar megalitikoak zeintzuk gure bailaran gizakiaren presentzia historiaurrean galdu egiten dela baieztatzen dutenak. Aipatzeko modukoak:

  • Abodi mendizerra, Otsagabian
    • Arrizabala I eta II trikuharriak
    • Bortubizkarra trikuharria
    • Gaztanbidea trikuharria
    • Landabizkarra trikuharria
    • Idokorria I, II eta III trikuharriak
  • Sogoitiako trikuharria, Itzallen
Elizak
Historiaren aztarnak agerikoak dira eraikin erlijoso hauetan. Gehienak estilo gotikokoak badira ere, tartean erromaniko bakan batzuk aurki daitezke, Uskartzekoa edota Igarikoa kasu. Hala ere, ohikoena estilo diferenteak aurkitzea da, bata bestearen gainean, historian zehar eginiko erreforma ezberdinen arabera.
Elizetako batzuk kanpoaldea dute nabarmenena, beste batzuk kokalekua, eta beste batzuk ere barnealdea, balio handiko erretaula eta irudiak dituztenak. Ezagutu itzazu banan-banan.

  • Espartza: San Andres Apostoluaren eliza
    Harriz egindako eraikina da, lau tarte eta burkoan zatiturik dagoen barneluzego batez osatua, “testero” leuna duena. Azkenaldian bere gainaldea, fajoien gainean zegoen kanoiak gangatua zegoena, eta bere hornidura berrituak izan dira. Sarrera epistolaren aldetik du, horniturik dauden zutabeen gainean puntu erdiko arkuz egina dagoen ate batetik. Atea pasate elizatari “adintelatua” dago. Barrenean kokaturiko dorrearen azken bi gorputzak gainontzekoa baino beranduago txertatuak izan ziren.
    Barnekaldea:
    XVII mendeko lehenengo erdialdean eraikia izan zen erretaula “romanista” nagusia da aipatzekoa, Juan de la Hera “ensambladore” eta arkitektuak eta Gaspar Ramos zizelkariak egina. Zur polikromatuan egindako bankuz, bi pisuko bost kalez eta atikoz osatua dago. Bankuan erliebedun “Pasión de Cristo”ren hainbat eskena (Irazekia, Astindua, Arantza Koroapena eta Via Crucis) eta garai bereko sagrarioa aurki daitezke.
  • Galoze: San Juan Bataiatzailearen parrokia
    Era erromaniko farolioan eginiko arku fajonen gainean dagoen puntu erdiko ganga apuntatuak estaltzen duen barneluzego batez osatutako tenplu erraza da.
    Barnekaldea:
    XVII mendeko sagrarioa eta erretaula nagusi barrokoa ikus daitezke.
  • Ezkaroze: San Romanen parrokia
    Buruko zuzena duen eta XVI mende bukaerako “tercelete” gangak estaltzen duen buruko zuzendun barneluzego batek osatzen duena, “sillar” harriaz eraikia dagoena. Ate puntadun batetik du sarrera.
    Barnekaldea:
    Nahiko altua den erretaula nagusia aipatzekoa da, bankuak, eta pilarez eta zutabeez eginiko hiru pisuk eta atikoak osatzen dutena. Garbiñeren Erretaula ere aipatzekoa da, eskultura eta pinturan era romanista duena, XVII mendeko lehenengo erdialdean egina. Bihotz Sakratueran pintura Martin de Zabalzaren lan izan zen. Pulpituak XVII mendekoak dira.
  • Gorza: San Estebanen Eliza
    Eraikin Gotikoa, hiru tartetan banatutako barneluzego bat eta testero zuzeneko buruko bat dituena. Arku fajoidun kanoi apuntatuko ganga batekin estalia dago. Sarrera epistolaren aldean dago, klabea crismon batekin apaindua duen puntu erdiko ate batean. Hau igarota elizatari itxia dago, zeinaren barruan, ezkerraldean, bataiharria baitago.
    Barnekaldea:
    Geroago barneluzegoaren bi aldeetan arista gangekin estalitako kapera sendoak jarri ziren. Ebangelioaren aldean ohol gaineko bi berpizkunde garaiko pintura daude (XVI mendea), Alejandriako Santa Catalinarekin eta Kalbarioarekin, Erripaldako baserritik ekarriak. Erretaula nagusia romanista da (1600), eta banku batez, hiru pisuko bost kalez eta atikoz osatua dago. Bere mazoneria, klasizista, joniar eta korintiar ordenuko zutabe bikoitzez eraikia dago. Lana aldeetako kaleen erliebeek eta erdiko kaleko etxeen bultu irudiek hornitzen dute.
  • Igari: San Vicente Martiriaren eliza
    Erromanikoaren azken garaiko eliza, arku fajoien gainean dagoen puntu erdiko ganga batek estaltzen duen barneluzego bakarra duena. Bertan ehorzketa-lorratzak daude.
    Barnekaldea:
    Erretaula nagusia XVII mendekoa da eta Gurutziltzatutako Cristo romanista interesgarri bat dago albo batean. Sagrario plateresko batek eta Arrosarioaren Birjina batek eta gurutzean dagoen beste Kristo barroko batek tenpluaren katalogo eskultorikoa handitzen dute.
  • Itzalle: San Vicente Martiriaren eliza
    Harriz egindako XIII mendeko eraikin gotikoa. Hiru tartetan banatua dagoen eta zirkulu erdiko forma duen buruko bat duen barneluzego bat du. Barneluzegoa kanoi apuntatuko ganga batek eta burukoa labe indartuko ganga batek, zeinetik arku garailean bateratzen diren bi nerbio ateratzen baitira, estaltzen du. Barrura puntu erdiko arku abozinatuko eta tinpanorik gabeko ate batetik sartzen da. Hau igarota elizatari itxi gotiko bat dago, arku apuntatua duen atea duena, zeinen arkiboltak landare hornidurako zapeletan amaitzen baitira. Atearen eskuinaldean leiho gotiko sinple bat dago.
    Barnekaldea:
    Elizatariaren barnean, eskuinean bataiharri gotikoa dago, zeinaren goialdea arku multzo itsu apuntatuekin eta landare eta geometri motibuekin hornitzen den. Elizatariaren bestaldean koru altura eta kanpandorrera ematen duen eskailera berria dago. Erretaula nagusiak, romanista (XVII mendeko lehenengo erdialdea), bi pisuko hiru kale eta atikoa aurkezten ditu, oraindik berpizkundeko mazonerian kordatuak. Behekaldean Pedro eta Pablo apostoluak daude, bultu biribilean eginak. Goiko pisuaren ardialdean elizari izena ematen dionaren irudia dago, ondoan bere martirioaren, gurutzifikapenaren eta epailearen aurreko Galdeketaren erliebeak dituena. Atikoan Kalbarioa agertzen da, muturretan lapurrak dituelarik.
  • Itzaltzu: San Salvadorren parrokia
    XVI mendeko eraikin gotikoa. Bere barneluzego bakarreko oina tercelete gangek, gurutze moduko alboetako kaperek, buruko zuzenak eta oinean dagoen dorreak estaltzen dute.
    Barnekaldea:
    Berritua dagoen Amabirjinaren irudia dago alboko erretaula barrokoan.
  • Jaurrieta: San Salvadorren eliza
    Bere barnean bi tarteko hiru barneluzego daude, zutabe atxikiak dituen pilareek banatzen dituztelarik; erdikoa buruko erdioktogonalaz amaitzen da. Aintzinako erretaula nagusia Pedro de Arraydu eta Martin de Echeverria mihiztatzaileek egin zuten XVII mendearen lehenengo erdialdean; Lucas Pinedok irudiekin hornitu zuen. Parrokian Gure Andre La Blancako erdi aroko irudi interesgarria gordetzen da, izen bereko baselizan jatorri duena.
  • Otsagabia: San Juan Ebanjelistaren eliza
    Toki garaiean kokatua, barneluzegoaren bloke gogorrarekin eta dorre ochabatuarekin herriaren profilean nagusitzen da. Elizaren lana garai desberdinetan egina da. Epistolaren aldeko horman 1220 urtearen inguruko erdi aroko eliza baten hondarrak daude. Gaur egun kripta moduan agertzen dira elizaren eremuaren desnibela salbatuz, XVI mendearen lehenengo erdialdean eraikia izan zena espazioa nabarmen handituz. Sakristia eta iparmendebaldeko kapera XVII mendekoak dira. Gurutze latinoko oina du, altuak eta desberdinak diren hiru tartetan zatitutako barneluzegoa, gurutzeria moduko bi alboko kapera eta buruko pentagonala dituena. Kaperen aldea ezik (terceleteekin estaliak daude) izar formako gangek estaltzen dute barneluzegoa. Atea apuntatua da, baketoiduna, eta landare hornidura duten zapel mugituak ditu. Tinpanoan adar artean aurrez aurre dauden bi hegazti ageri dira. Atea adarrek gordetzen dute. Atea bi arista gangek estaltzen duten elizatariak gordetzen du, baserriaren gainean behatoki bezala funtzionatzen duena.
    Barnekaldea:
    Berpizkundeko hiru erretaula nahiko garrantzitsu gordetzen ditu, 1574an Miguel de Espinalez kontratatuak eta lau urte beranduago Juan de Anchietak taxutuak izan zirenak. Honek “ondo egindako lana”tzat hartu zituen, lau mila ehun eta berrogeita hamar dukadoetan beren salneurria finkatuz. Otsagabiako biztanleei gehiegizkoa iruditu zitzaien, maisuarekin auzi luze bat izatera ere iritsi ziren arte. Erretauletan korronte estilistiko desberdinak ageri dira, espresibismo amaitu berria eta jaiotzen dagoen romanismoa.Hauen polikromia dela eta (gaur egunerarte gordea) Martin de Zabalza margolariari zazpi dukado eman zizkioten. Erretaula, garaiera handikoa eta absidearen formara moldatzeko taiu “ochavatua” duena, banku batez, zutabe arteko lau gorputzez eta atikoz osatua dago. Hiru kale eta lau kale-arteetan banatzen da hurrenez hurren erliebedun eskenak eta bultu irudiak dituena. Bankuaren hornidura orijinala da, Pasioaren ezaugarriak daramatzaten giza irudiak eta hermeak dituena. Parrokiak orfebreria multzo handia gordetzen du, baita mihise batzuk ere, Magdalenarena kasu .
  • Orontze: Saindu Kosmeren eta Damianen eliza parrokiala
    XIII mendean eraiki zen. Hiru tarteko eta buruko bateko barneluzegoa du. Estalkia kanoi apuntatu gangakoa da, arku fajoien gainean dagoena. Ataria arku apuntatukoa da, abozinatua.
    Barnekaldea:
    Bataiharria dagoen kaperan, atariaren alde batean, hiru taila gotiko daude, San Blas, San Gregorio eta San Martin baselizetatik eratorriak. Kapera XV mendeko burdinsare gotiko batek ixten du. Eskuineko horman XIV mendeko Gurutzifika gotikoa dago. Barnekaldean Juan de Echenagusiak 1616an tailatutako erretaula nagusia dago. Banku batez, bi pisuko hiru kalez eta atikoz osatua dago.
    Bankuan Ebangelisten irudiak daude, sagrarioaren ondoan, garai berekoa dena. Lehen pisuan Haurrarekin dagoen Amabirjinaren taila bat eta Santa Catalinaren beste bat daude. Bigarren pisuan erdian titulareen tailak eta Santa Barbararen eta San Ramon Nonatoren tailak daude. Atikoan Kalbarioa dago.
  • Sartze: San Martin de Tours-en eliza
    1200 urte inguruan eraikitako eliza gotikoa, abside erdizirkularra duen barneluzego batek osatzen duena. Barneluzegoa fajoien gainean dagoen kanoi apuntatuak eta burukoa apuntatua den labe-ganga batek estaltzen du. Hiru tartetan banatua dago. Zurezko korua oinetan kokatua dago. Puntu erdiko hiru leiho abozinatuetatik sartzen da argia. Tenplura arku eskarzadoa duten epistolaren aldean kokatutako bi ateetatik sartzen da. Oinean dorre prismatikoa altxatzen da, puntu erdiko hiru bano dituena leiho legez. Epistolaren aldea izkutuan gelditzen da kanpotik begiratuta eraikin modernoak direla medio: bataiharria dagoen kapera eta sakristia. Kapera barruan garbitasun oihal angeluarra duen XIV mendeko gurutzifika gotiko bat eta XVIII mendean konpondu zuten eta oraindik bere polikromia zaharra gordetzen duen XVII mendeko erretaula romanista bat daude.
  • Uskartze: Jasokundearen eliza
    Harriz egindako eraikin erroamanikoa (1.200 urtea), zirkulu erdiko buruko batez eta bi tarteko barneluzego batez osaturikoa. Barneluzegoa fajoidun kanoi ganga batek eta burukoa labe ganga batek estaltzen dute. Elizataria zeharkatuta, elizara puntu erdiko arkua duen Epistolaren aldean dagoen atetik sartzen da. Atean dagoen tinpanoa krismoi batek apaintzen du. Kanpandorre garaia oinean dago. Erretaula nagusia, XVIII mendearen lehenengo erdialdeko mazoneria barrokoa duena, lehenagotik erabiliak izan ziren materialekin egina dago. Bankuz, bi pisuko hiru kalez eta atikoaz osatua dago. Erdiko kalean eskulturak daude eta albokoetan oholen gaineko pinturak. Bankuaren erdian erliebe polikromatuz apaindua dagoen bi pisuko sagrarioa dago, tankera romanista duena: Kristo berpiztua San Pedro eta San Pabloren artean behekaldean eta San Juan Bautista, San Bartolome eta San Andresen artean goiko aldean. Sagrarioaren gainean Jasokundearen irudia dago eta atikoan mazoneriaren garaiko Gurutzifikatua. Alboko kaleak hornitzen dituzten pinturak (XVI mendeko bigarren erdialdekoak), berpintatuak direnak, beheko pisuan ezkerretik hasita hauexek dira: Santa Barbara eta Santa Ageda. Goi solairuan San Joakin eta Amabirjina eta Alejandriako Santa Catalina. Presbiterioan ezkerraldean hornazinan Haurrarekin dagoen Amabirjinaren irudi romanista bat dago (XVII mendeko lehenengo erdialdea), baliteke erretaula nagusian dagoen hainbeste aldiz margotzean faltsuztatuta gelditu den sagrarioaren lantegi berekoa izatea. Alde bereko orman ormapintura gotikoen hondarrak daude (XV mendeko bigarren erdialdea), Azken Afaria erakusten dutenak, mahaiaren zati bat eta apostulu batzuk bereiziz.
Baselizak

Zaraitzun baselizak nonnahi aurkitu daitezke. Pirinioetako nahiz Europako mitologian, animaliek eta artzainek mirariz aurkituriko irudi sakratuen kontakizunak daude. Agerpen horien ondorioz, ermitak eraikitzen ziren, irudiak gurtzeko. Eraikuntza erlijiosoak ez ezik, historiaren, artearen eta tradizioen gordailu ere badira. Aparteko talaietan daudenez, gure haranen ikuspegi ederrak eskaintzen dituzte
Haietariko asko hondar hutsak dira egun, baina beste anitz oso egoera onean mantentzen dira. Batzuk aipatzearren:

  • Argiloaineko Ama Birjinaren baseliza (Sartze)
    Bertan dago Argiloaineko Birjina, primitiboa zena imitatzen duten era eta polikromian ondorengoko ezaugarriak dituen trantsizioko taila erromanikoa. Baselizaren arkitektura oso interesgarria da, ongi lekututa, zonaldeko herrien ohituran oinarritzen den teilatuan egindako oholtxoez eraikitako estalki bitxi bat duena, bertako lekuko legez geratuz.
  • Muskildako Ama Birjinaren baseliza (Otsagabia)
    Izen bereko mendiaren tontorrean kokatua dago.
    XII mendeko baseliza erromanikoa da, XVII mendearen erdialdean berritu zutena. Bere fabrika gogorgarri lodiek sustengatzen dute, bi sarrera ditu, bata hagoalderantz eta bestea mendebalderantz orientaturik, ate nagusia erromanikoa izanik. Barneluzegoaren azken tartean eraikitako dorrea karratua da. Estalkiak oholtxoz egindako forma konikoa du, eskualdearen estilo zaharrenean egina. Bere hiru barneluzengodun oinak lauki forma du, erdikoak kanoi erdia duelarik. Erdiko barneluzengoa 6 zutabe biribil altuera gutxiko eta lodik sustengatzen dute, bola erdiko horniduraz amaituak daudenak.
    Barnekaldea:
    XV mendeko burni forjatuko burdinsare batek banatzen ditu presbiterioa eta barneluzegoa. Erretaula barroko batek presiditzen du leku hau. Bertan jartzen duenez 1.642koa da. Erdian Amabirjinaren hornacina eta etxola daude, eta gainean Amabirjinaren Jasokundearen eta Gurutzifikatuaren errepresentazio batzuk daude. Alboetako kaleetan pintaturiko 4 koadro daude, Amabirjinaren heriotza, Izpiritu Sainduaren etorrera, San Joseren heriotza eta Erregeen adorazioa azaltzen dutenak.
    Amabirjinaren irudia:
    Gotikoa da, XIV eta XV mendeetan egina. 60 zm-tako altuera du. Maria eserita dago, eskuineko eskua angeluan tolestua eta eskua lore bat sostengatuz zerura begira duena; bere ezkerreko besoa Jesus haurraren sorbaldan dago, amaren ezkerreko belaunean eserita egonik, eskuineko besoa zutik daukana, bedeinkatzen, eta ezkerrekoa liburu baten gainean eroria. Amabirjina gerriko bat duen tunikarekin, estalkiarekin eta mantuarekin jantzita dago eta haurra tunika batekin soilik.
  • La Blanca Ama Birjinaren baseliza (Jaurrieta)
    Erromanikoaren garaikoa: kanoi erdi apuntatuko ganga eta buruko zuzena duen barneluzego bakarrekoa. Zapaia mentsulek sostengatzen duten fajoien gainean eraikia dago. Kalitate oneko eta taila solte batzuk dituen gurutzifika gotiko bat nabarmentzen da.
  • Santa Maria Magdalenaren baseliza (Ezkaroze)
    Barneluzeko bakarrekoa eta hurrenez hurren gurutzeria sinple eta izar erako gangaz osaturiko buruko zuzena duena. Aurreko eliza gotikoaren hondarrak buruko orbel zapeletan ikus daitezke oraindik. Baquetoiekin zertxobait apuntatua dagoen atea du.
    Barnekaldea:
    Baselizaren izena ematen dionaren berpizkundeko irudi batek presiditzen du tenplua, erretaula neogotiko baten barnean dagoena.
  • Elurretako Amabirjinaren Baseliza
    Aipatzekoa da bere kokapena, Iratiko Oihanaren bihotzean.

Etorri Zaraitzura