Ipar eskia

Zaraitzuko Ibaxaren buruan iparreko eskia praktikatzeko bi zonalde interesgarri daude, oro har paseokoak. Konkretuki Ollokia/Abodin paseorako zein iharduketarako hainbat zirkuitu zutoholdu dituen iparreko eski zentro bat dago.

Pistak Pikatuan antzinako mugan hasten dira, Larraineko errepidean Otsagabitik 13,5 kilometrora. Hantxe zen, lehen, sarrerako eraikin nagusia. Ohiko pistez gain, elur asko egiten duenean, beste bide batzuk daude, Abodiko mendilerroko gainetik edo Koixtako bidean barna Elurretako Ama Birjinaren baselizaraino. Ondoko leku hauetan eskiatzen ahal dugu:

  • Zamukadoia: 5,5 kilometro.
  • Cruz de Osaba: 8 kilometro.
  • Cerrillar: 5 kilometro.
  • Koixtako bidea: 3,5 kilometro.

PISTEN EGOERA. ELUR PARTEA. MARTXOAK 10

ZAMUKADOIA

Zapaldutako eta markatutako kilometroak: 1.5/10 km
Elur geruza: 10-20 cm

CERRILLAR: ITXITA

Zapaldutako eta markatutako kilometroak: 0/5 km
Elur geruza: 10 cm

OSABA GURUTZEA

Zapaldutako eta markatutako kilometroak:
5/8 km
Elur geruza: 10-20 cm

KOIXTAKO BIDEA: ITXITA

Zapaldutako eta markatutako kilometroak:
0/3.5 km
Elur geruza:

ZERBITZUAK

Aparkalekuak: iritsi baino 100 metro lehenago, aparkaleku handi bat dago.
Ekipoen alokairua: materiala bai pistetan bertan bai Otsagabian aloka daiteke.

ALOKAIRU PREZIOAK:

  • elur-erraketak: 10€
  • Eskiak. Material guztia: 11€

PREZIOAK (ABODI-IRATI ESTAZIOA)

FAMILI TXARTELA 5 EGUNETARAKO

 

Etorri Zaraitzura