Natura

Landareak eta animaliak

Zaraitzu ibaxa Iparraldetik Hegoaldera luzatzen da. Hori dela eta, paisaia mota asko ikus daitezke bertan. Ipar hezearen baso sakonetatik Hegoaldeko klima mediterranearrera, Pirinio aurreko arroil ikusgarrien atarian.

Landareak

Zaraitzuko Ibaxeko parajeak bi zati desberdinetan agertzen dira:

  • lehenengoa Abodi, Ori eta Mendizar-Okabe-Biskartze sektoreek bezalako gailur gabetuek bornatzen dituzten Irati baso mixtoak gain hartzen duena.
  • bigarrena basoak eta lan lurrak eta zelaiak batzen diren lur mistoak dituzten Abodi eta Atuzkarratz mendizerrek dominatzen dutena, zeintzuetan herri batzuk ikus baitaitezke.

Ibaxaren gainaldean ereintza patata eta behin behineko zelaien lantzeari eskeintzen diren espazio oihantsuen artean dauden sail luberrituak bereizten dira. Geroago nekazal eta abeltzain lur hauek ongarriztatzeak ez dio hostotsuari errekuperatzen utzi.
Dirudienez, pinu albarreko baso, pago eta aziendek batu zituzten zoruen emankortasuna probetxatuz, oihandar berezko sortzapena permititzen ari dira.
Bestelako oihandar orbanetan bezala, kasu honetan ibaxaren buruan nagusia den pagadiak oinez ibiltzeko sektore hostotsu erakargarrienetakoa da, bere gainalde itxian irekitzen den espazioari esker.
Hoztasuna, giroa eta bere argia gozatzea, basurde edo orkatzaren ibilera sentitzea, enbor zaharrak orbelaren artean lurran nola sartzen diren ikustea eta udaberriaren indarra edo udazkeneko nostalgia sentitzea baso hauek dituzten misterioetariko batzuk dira.
Iratin bertakoak diren pago eta izeiek birsortze erraz eta indartsua dute, hazkuntza azkarragoa duten eta agerruneak erraztasun gehiagorekin betetzen dituzten beste atzerritar batzuek, ordea, laritz japoniar erakargarriek -hosto erorkorreko koniferoa- edo bertako pinu gorri edo albarreko multzo txikiek meneratzen dituzte.
Nafarrek beren lurrenganako harrotasuna erakusten dutenean argitara ateratzen dira basoen dentsitate eta kalitatea. Ez da ahaztu behar Nafarroak Europako batazbestekoa baino hiru aldiz oihandar masa handiagoa duela, eta Zaraitzuko Ibaxak Aezkoako Ibaxarekin banatuz Nafarroako oihandar orbanik handiena duena, Europako bigarren baso handiena delarik.
Zaraitzun Irati basoa delakoak 6.520 Ha. hartzen ditu, errekastoen 700 m hondoetatik 1.500 m-ko altitudea lortu arte. Pagadiak oihandar orban zabalagoa azaltzen du, laino atlantiar setatiak maite dituena. Iparraldean hedadura handiak hartzen ditu, Abodi mendizerrarantz eguerdian desmarraztuz, bertan hariztiak eta pinudi gorriek bere lekua hartzen dutelarik paisaiaz jabetuz. Basoan hagin adibide batzuk aurki daitezke, hauetariko batzuk babes berezia jasotzen dutenak.
Hegoalderago, Ibaxaren mugetan amezti garrantzitsuak aurki daitezke, atlantiar hostotsu eta mediterraniar zumeldien arteko trantsizioa islatzen dutenak. Haritzak, pinu gorriak eta pagoak zonalde ilunetan ezin ikusiz, astigarra, serbala eta mostajoa bezalako beste espezie batzuk Zaraitzuko oihandar ondarean parte hartzen dute..

Animaliak

Zaraitzuko Ibaxak espezie anitz hartzen ditu bere baitan.

Dorsiblanko Mokoa – Nafarroan aurki daitekeen pikaenbor txuri-beltzik handiena- Iratin du bere azken atarietako bat. Duela urte batzuk hamabost bikote inguru besterik ez zituen erlikia glaziarra da.

Nafarroan urriak diren txilibitu beltzak ere hemen aurki ditzakegu.
Desagertzear dauden espezie hauek alde batera utzita, Zaraitzuko Ibaxean haratustelak -gabiraiak, saiak, sai zuriak eta beleak- ikus daitezke gehinbat, haitzen gainean hegan eginez. Miruak, arrano errealak, arrano sugezaleak eta abar bezalako harrapariak eta lertxoinak, azuloneak etab. bezalako ureko hegaztiak ere aurki ditzakegu.
Iratik hogeitahiru espezieko nomina du, reyezuelo listadoa, txontak, txantxangorriak, kaskabeltzak, garrapinosa eta zozoak aipatzekoak direlarik.

Mamiferoen erlazioa ez da hain interesgarria, udazkenean orein eta orkatzen oihua entzun daitekeelarik eta basurdeen oinatzak edonon ikus daitezkeelarik.
Ibaxan dauden beste espezietariko batzuk lepahoriak, taxudoa eta urtxintxa dira.

Etorri Zaraitzura