Naturguneak

Abodi, Erremendía, Andrasoroa

Abodi

Baigura eta Areta mendien iparrekialdean eta Zaraitzu eta Aezkoako iparraldean kokatua, Abodi mendizerra ekialdetik mendebaldera zabaltzen da eta Irati mendiak eta Urroa amildegiak ahuldutago gunea okupatzen du.
Zorua kareharriak eta buztinak osatzen du Eozeno garaiko gordailu turbidikoekin batera. Hori dela eta tontor garaiagoak daude. Gainera hegomendebalde eta iparmendebaldereko bidea hartzen duten faila batzuk aurki daitezke.
Mendizerraren izena hartzen duen tontorra da garaiena, 1.500 m baino gehiagoko altuera duelarik.

Berezitasun bezala hamar dolmen edo trikuharri aurki daitezkela esan daiteke, zonalde honetako artzain aintzintasuna erakusten dutenak. Gaztanbidea izenekoa aipagarrienetariko bat da. Zirkulu forma dauka eta hamar metroko diametroa.
Zuhaitzak mozten hasi zirenetik ingurugiroa ez da asko aldatu. Larreak giza ustiaketaren ondorio dira, beraiekin batera landaretza estalki handia eraman zutenak, pagadi eta pinudi larrek osatzen zutena. Gaur egun albar pinua mantentzen da eta larreak Zaraitzuk berezkoak dituen ardi gutxiei sustentua ematen die. Iparraldean pago eta izeiek espazioa banatzen dute.

Faunari dagokionez eta artaldeak alde batera utziz, hegaztiek garrantzia hartu dute. Horietariko asko haratustel deritzanak dira, beste espezie batzuen hondakinez elikatzen direnak. Gehienak gabiraiak, saiak, beleak eta sai zuriak dira.

Zonalde honetaz gozatzeko garairik aproposena uda da, ekosistema bere punturik gorenean baitago. Neguan zehar hondoko eskia praktikatu daiteke zotoholdutako pista kilometro ugari baitaude.

  • Pista Koixta
    Mendizerra honen iparraldean kokatuta dagoen pista. Larrauerako errepidea Elurretako Ama Birjina bazelizara doanarekin lotzen du.
  • Auztarri
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Goñiburu
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Bizkarrandi
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Idorrokia
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Mendebaldeko Abodiko gaina (1496 m.)
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Ekialdeko Abodiko gaina (1537 m.)
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da.
  • Gaztanbidea
    Abodi mendizarran kokatutako mendia. Bertara Taplako iraganbidetik ateratzen den bidexka batetik sartzen da. Pikatuako lepokatik sartzea ere posible da.
  • Taplako iraganbidea
    Abodi mendizerran kokatua. Irati oihanera sartzeko iraganbidea. Oihanerako errepideak gurutzatzen du.
  • Alforjen iraganbidea
    Mendebaldeko Abodiren eta Arrizabalaren artekoa. Dolmengunea eta Abodi mendizerraren orientazio puntua.
  • Pikatuako lepoa
    Abodi mendizerran ekialdean dagoen lepoka. Egun Abodiko fondoko eski zentrua ete bertan dago.

Erremendia

Izen bereko mendigainean dagoen aisiarako eremua da, Jaurrietan, Abaurregainaranzko norabidean.
Erremendia bisitaria hartzeko prestatutako gunea da. Aparkatzeko lekua du, eta bi xenda ditu, behar bezala markatuak, inguruaz gozatu ahal izateko. Larreak ere badaude, eta oso ohikoa da ganadua bertan egotea. Ikuspegi zoragarriak ditu.

Andrasoroa

Andrasoroa Ezkaroze eta Orontz artean dagoen aisiarako gunea da. Lorategi botanikoa da, inguruko zuhaitz eta zuhaixka mota guztiak bertan ordezkatuta daudelarik.

Etorri Zaraitzura