Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Batzorde Nagusiek elkarrekin kudeatzen dugu Iratiko oihana. Jakitun garenez udazkenean, eta bereziki egun jakin batzuetan, gune horretara jende asko etortzen dela, elkarlanean ari gara, bisitaldiak antolatzeko neurriak martxan jartzeko.

Aurten ere, lurraldeko hainbat eragilerekin adostutako funtzionamendu protokolo bat ezarri da, Irati bisitatzen dutenak modu ordenatuan sar daitezen eta bisita modu egokian egin ahal izan dezaten, inguruneari kalterik eragin gabe eta bisitariarentzako koordinazio- eta segurtasun- irudia emanez.

Protokolo hori, aurreko urteetan bezala, lankidetzarekin prestatu da, Aezkoa eta Zaraitzuko batzordeen eta haien zaintza-taldeen, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren, Otsagabiako Turismo Bulegoa, Nafarroako Foruzaingoaren eta elkarte turistikoen (Iratialdea eta Irati Orrega)artean. 

Protokoloa, urriko zubian (urriaren 12an, 13ean eta 14an), urriaren 21an eta 28an, larunbatetan, eta azarozren 4ean, honako puntu hauetan jarriko da martxan:

  • Otsagabiatik Iratiko Etxeetarako tartean (NA-2012 errepidea)
  • Orbaizetatik Irabiako urtegirakoan (NA-2030 errepidea).

Sarbide bakoitzean barnealdeko aparkalekuen edukieraren arabera sar daitekeen ibilgailu kopurua zenbatuko da. Aparkaleku horien edukiera osoa betetzen denean, sarbidea moztuko da beharrezko denboran, eta aparkatzeko lekua egiten den heinean irekiko da berriro. Kontrolatze eta ixte lana Foruzaingoaren, Zaindarien eta turismo-informazioko hainbat zerbitzuren artean koordinatuta egonen da.

Gogoan izan 18:00etatik aurrera itxiko direla sarbideak, Iratira sartu nahi duten ibilgailuak eta irteerako ibilgailuen trafiko arina gurutzatu ez daitezen.

Sarbideen egoerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu:

  • Otsagabiako Turismo Bulegoa: Tel.: 948 890 641
  • Aribeko Turismo Bulegoa: Tel.: 948 764 376
  • Orreagako Turismo Bulegoa: Tel.: 948 760 301

Aezkoa eta Zaraitzuko ibarretatik azpimarratu nahi dugu Iratiko oihanaren inguruan bisitariek badituztela naturgune ugari, oso leku aproposak, basoetako ikuspegi panoramikoez eta ibilaldiez gozatzeko, udazkeneko koloreak ikusteko eta gure herrietako txokoak ezagutzeko.

Horien artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Iratira Pikatuan barna sartzea, Irati- Abodiko Mendi Gunea: NA2011 errepideko 7 Km-n dago, eta Iratiko Etxeetako aparkalekuaren ordezko ezin hobea da. Aparkaleku handi bat, jatetxea eta azkaltokiak daude bertan. Basoan barna ibiltzea dago, Zerrillar-eko Ibilbidea SL64 A edo GRT-10, besteak beste. Azken ibilbide horri jarraituta Abodi mendira joan daiteke (bertan Iratiko pagadiaren gaineko ikuspegi ederrak daude) edo Ori mendira (Pirinioetako 2.000 m-tik goitiko lehen mendia).
  • Iratira sartzea Orbaizetatik Azpegiko lepora joaten den bidean barna: toki ibilbideak egin daitezke, Mendilatz SLNA 58B, Ursario SLNA57B, besteak beste; Urkulu mendira igo edo Azpegiko Megalitoen Multzoa ikusi ere.
  • Zaraitzuko herrietako toki ibilbideak. Bide zaharrak dira, eta herrien ondoko baseliza, borda edo basoetara eramaten gaituzte. Jasuleko Ur- jauziko Ibilbidea (Ezkarozen), Orkatuako Ur-jauzia (Orontzen), Gartxoten ibilbidea (Itzaltzun), Irati eta Muskildako Bide zaharra (Otsagabian), besteak beste.
  • Aezkoa bailarako ibilbideak, hainbat herritan: Abaurregaina (San Migel), Abaurrepea (Asketaldea), Hiriberri, etab. Nola ez www.iratiaritza.com sarekoak. (Aribe, Garaioa, Garralda, Olaldea, etab.
  • Artzibarreko ibilbideak: https://www.valledearce.com/geografianaturaleza/tracks-de-rutas-por-el-valle/

Gainera, berriki, oinez nahiz bizikletaz egin daitezkeen ibilbideak eskaintzen dituen App a berritu da. Aplikazioa SASC IRATI osatzen duten mugaz bi aldeetako lau lurraldeetako lankidetza proiektuaren ondorioa da: Aezkoa, Zaraitzu, Garazi eta Zuberoa. Informazio gehiago, www.irati.org